Espainiako Atletismo Federazioak urtero egiten duen rankinga osatzeko hainbat alderdi hartzen dira kontuan: proba bakoitzaren antolakuntza-ahalmena, federazioaren egutegian duen antzinatasuna, parte hartzen duen atleta-kopurua, kirol-arloan lortzen den maila eta atletek eurek dutena. Puntuazio ofiziala azken hiru edizioen batez bestekoa kalkulatuz lortzen da.
Berangoko Nazioarteko Miliak 1.022 puntu ditu aurtengo rankingean, iaz baino 44 gehiago. Sailkapenean bigarrena den (eta iaz ere postu bera lortu duen) Bilboko Nazioarteko Miliak, berriz, 788 lortu ditu aurten, iaz baino gutxiago nabarmen (904 izan ziren orduko hartan).
Berango Atletismo Taldeak antolatzen duen probak bosgarren urtez jarraian lortu du Espainiako Federazioaren rankingeko lehenengoa izatea.