Radarra zutoin batean dago eta zirkulazioaren noranzko bietan abiadura neurtzeko gai da. Hau da, autoen aurreko eta atzeko aldeetatik egiten ditu detekzioak. Orduko 20 eta 300 kilometro bitarteko abiadurak atzeman ditzake eta matrikulak identifikatzen ditu horietan argia islatu arren.
Bestalde, indarrean eta Udaltzaingoaren bulegoakaz konektatuta daude daborduko trafikoa kontrolatzeko eta zaintzarako herrian ipinitako hamalau bideokamerak.