"Oso akordio ona iruditzen zaigu bertoko herritarren segurtasuna bermatze aldera", esan du Panerak, "delinkuentzia eta bandalismoa gure herritik desagerraraztea da helburua". Lankidetzaren bitartez, bai Udaltzaingoaren bai Ertzaintzaren jarduna askoz eraginkorragoak izan daitezkeela azpimarratu du Panerak. "Jakin badakigu berangoztarrek kezka dutela arlo horri dagokionez" gaineratu du zinegotzi popularrak.
Udalbatzako talde politiko denek bozkatu zuten lankidetza-hitzarmenaren alde.