Gizonezko bat atxilotu dute Berangon auto-matrikula faltsifikatzea leporatuta

Iratxe Olaizola 2020ko ots. 25a, 18:01

Joan den domekan, matrikula faltsua zuen auto baten gidaria atxilotu zuen ertzaintzak. Berangoko Sabino Arana kalean gelditu zuten autoa ertzain biek, eta ezohiko matrikula zuela ikusita Ertzaintzaren datu-basean sartu eta faltsua zela ikusi zuten.

Autoaren matrikula faltsua izateaz gain, atxilotuak, 51 urteko gizonezko batek, derrigorrezko asegurua zuen faltan, eta ibilgailuen azterketa teknikoa barik zuen. Honezkero aske utzi dute gidaria, baina epaitegira joan beharko du. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun