Eguaztenean, martxoak 18, plazen zozketa egingo dute eta astelehenean, martxoak 23, behin betiko zerrendak argitaratuko dituzte. Kolonietarako plaza-kopurua mugatua izango da, eta lortzeko lehentasuna izango dute Berangon erroldatuta daudenek. Haiek 30 euro ordainduko dituzte, besteek 60.
Kolonietako ekintzak adin-tarteka banatuko dituzte. 2011tik 2016ra jaioek, apirilaren 17an (barikua) egun erdiko txangoa egingo dute, 09:30etik 13:30era, Boluetako “Tximipark” umeentzako parkera. 2008tik 2010ra jaioak, egun berean, Zestoako Ekain kobazuloetara joango dira 09:00etatik 14:30era.
Azkenik, 2002tik 2007ra jaioek hainbat ekintza egingo dituzte egun horietan. Apirilaren 14an (martitzena) defentsa pertsonaleko tailerra egingo dute 10:30etik 13:30era. Apirilaren 15ean (eguaztena) lasergunera joango dira 19:00etatik 22:00etara. Apirilaren 16an (eguena) berriz, kayakean ibiliko dira eta arku-tiraketan jardungo dute 09:00etatik 14:30era. Azkenik, apirilaren 17an (barikua) bizikletagaz ibilbidea egingo dute hondartzaraino. Horretarako, 13:30ean hitzarturik daude metro-geltokian.
2002tik 2007ra jaiotakoentzat izen-ematearen prezio berdina izango da, bai erroldatuen kasuan (30 euro) bai erroldatu gabeenean (60 euro). Hala ere, aukera dago ekintza bakoitzerako izena-emateko, beste prezio batzuk ordainduz. Apirilaren 14tik 16ra egingo diren ekintzak hamabi euroan egongo dira erroldatuentzat eta hogei euroan erroldatuta ez daudenentzat. Apirilaren 17an, egingo dena, aldiz, bi euroan egongo da erroldatuentzat eta lau euroan erroldatuta ez daudenentzat.
Arratsaldeko Ludoteka, Ludokluba eta Haur Liburutegi zerbitzuak ez dira mantenduko apirilaren 6tik 17ra bitartean. Hala ere, goizeko 10:30etik 13:30ak arte zabalik egongo dira. Apirilaren 6, 7 eta 8rako ez da izena eman beharko, sarrera librea izango delako.