Esker oneko ekitaldia eskainiko diote Iñaki Gonzalezi, Otxandategi Dantza Taldeko buruari

Iratxe Olaizola · Unai Brea 2020ko mar. 11a, 18:36

Berangoko Udalak omenaldi bat eskainiko dio Iñaki Gonzalez Bilbaori datorren domekan, Otxandategi Dantza Taldea zuzentzen 50 urte bete izanagatik. 

Martxoaren 15ean, 13:00etan, Udal Pilotalekuan egingo dio Berangoko Udalak aitortza-ekitaldia Gonzalezi, dantza-taldeagaz egindako lana eskertzeko. Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu ekitaldian parte hartzera. 

Oso gaztea zela hasi Iñaki Gonzalez Otxandategi Dantza Taldean, eta hogei urte bete orduko bazuen bertako mutilen taldeko ardura nagusia. Gerora, presidente bilakatu zen, eta denboraz ardura osoa bereganatu zuen, nesken eta mutilen taldeek bat egin zutenean. Haren agindupean, Otxandategik hainbat bidaia egin ditu atzerrira, eta hiru urtean behin egiten den Berangoko Nazioarteko Folk jaialdia antolatzen hasi da. Era berean, daborduko disko bi grabatu dituen abestaldea ere sortu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun