Hain zuzen ere, Ludoteka, Ludokluba, Gaztelekua, Haur Liburutegia eta umeentzako ikastaroak eten egingo dituzte, eta bertan behera utzi dituzte Berango Antzokiak umeentzat programatuta zituen emanaldiak.
Helduentzako ikastaroak eta liburutegia, berriz, mantendu egingo dira, baita Antzokian helduei begira aurreikusitako ikuskizunak, baina gehienezko ikusle-kopurua erdira jaitsita.