Dantzaren Eguna ospatzeko jendearen bideoak eskatu ditu Kultur Etxeak

Erredakzioa 2020ko api. 20a, 20:09

Apirilaren 29a Dantzaren Nazioarteko Eguna da, eta ohitura denez hura ospatuko du Berangoko Kultur Etxeak. Aurten, modu berezian egitera derrigortuta, animatzen direnen bideoak batuko dituzte ikus-entzunezko bakar batean.

Bideoak bidaltzeko epea apirilaren 20tik 22ra izango da, eta dantzatu beharreko doinua, Huntza taldearen Lasai, lasai.

Grabazioak kulturaberango@gmail.com helbidera bidali behar dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun