Eguaztenean zabalduko dute udako kolonietan izena emateko epea, kolokan egon arren

Erredakzioa 2020ko api. 27a, 22:23

Sopelan egingo den surf-ikastaroa izango da udalekuetako ekintzetako bat.

Koronabirusaren krisiak eragindako ziurgabetasunean ezin esan egingo diren ala ez, baina badaezpada Berangoko Udalak apirilaren 29tik maiatzaren 9ra bitartean izango du zabalik aurtengo udako ume-kolonietarako izena emateko epea. Azkenean egingo balira, "epearen barruan izena eman duten umeen fitxek lehentasuna izango dute", argitu dute.

Kolonietan parte hartzeko leku-kopurua mugatua izango da, eta izen-ematea online egin beharra dago derrigorrez. Horretarako, www.berango.net webgunera jo edo kulturberango@gmail.com edo santanakultura@berango.org helbide elektronikoetara idatzi beharra egongo da. 

Udalekuen prezioa 150 eurokoa izango da Berangon erroldatuentzat eta 300ekoa erroldatu gabekoentzat. Izena emandakoen behin-behineko zerrenda maiatzaren 15ean plazaratuko da, eta hurrengo egunean egingo dute lekuen zozketa. Onartuen behin betiko zerrenda ekainaren 4ko arratsaldean jakinaraziko dute, eta ordaintzeko azken eguna ekainaren 5a izango da. Udalekuak, berriz, uztailaren 6tik 30era bitartean egingo dira, eta ekintza guztiak euskarazkoak izango dira.

Arautegi osoa eta ekintzen egitaraua aipatutako bidetatik eskuratu daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun