Berangoko Udalak bakterioak iragazten dituzten PM 2.5 babes handiko maskarak jaso ditu, udalerriko 0 eta 11 urte arteko umeen artean banatzeko. Ale bana emango dute eta musukoak eskatzera joango diren familiek Berangon bizi direla egiaztatu beharko dute, NAN edo pasaportea aurkeztuta.
Bestalde, udal iturriek zehaztu dute maskara kirurgikoak hartu ez dituzten auzotarrek ere epe eta ordutegi horretan hartu ahal izango dituztela.