Ekainaren 10etik 24ra jasoko dituzte herritarren ekarpenak 2021eko aurrekontuetarako

Unai Brea 2020ko eka. 8a, 12:25

Proposamenak jasotzeko iaz ipinitako karpa. © BERANGOKO UDALA

Berangoko Udalak hainbat bitarteko ipiniko ditu ekainean "Partaidetza bidezko aurrekontuak 2021" prozesua gauzatzeko. Herritarrek Udalari adierazi ahal izango diote zeintzuk diren, euren ustez, datorren urterako Berangok behar dituen proiektuak. 

Proposamenak egiteko hainbat bide izango dira. Batetik, herrian ipinitako postontzietan sartu ahal izango dira, ekainaren 10etik 24ra bitartean. Internet bidez, udal-webgunera sartuta edo partaidetza@berango.org helbide elektronikora idatzita ere egongo da proposamenak bidaltzeko aukera, data berdinetan.

Bestalde, zuzenean parte hartzeko karpa bat ipiniko dute, honako egun, ordu eta lekuetan:

  • Ekainak 16, martitzena  Osasun Etxearen inguruan 11:00etatik 14:00etara, eta Kultur Etxearen sarreran 16:00etatik 19:00etara.   
  • Ekainak 17, eguaztena  Sabino Arana kalean, pilotaleku inguruan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.  
  • Ekainak 18, eguena  Lantzarten, 11:00etatik 14:00etara, eta Axganen, 16:00etatik 19:00etara.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun