Ekintzak Berangoeta eta Santa Ana Kultur Etxeetan eta Kirolgunean egingo dituzte, 10:00etatik 14:00etara. Tailer guztiak euskarazkoak izango dirta. Leku-kopurua mugatuta egongo da eta Berangon erroldatutako umeek baino ezin izango dute parte hartu.
Ekainaren 23tik 28ra bitartekoa izango da izena emateko epea, eta ahal dela posta elektronikoz egiteko eskatu dute: berangokultura@berango.org edo santanakultura@berango.org. Behin betiko zerrenda ekainaren 30ean jakinaraziko dute. Prezioa 5 eurokoa izango da. 2016 eta 2017an jaioentzat ez da tailerrik izango, baina bai ikuskizun bat (uztailaren 3an), eta horiei euro bat kobratuko zaie sarrerarengatik.
Sartzeko momentuan, maskara bana emango zaie umeei, eta tenperatura hartuko zaie. Iragarri dutenez, etxera bidaliko dituzte 37,1 ºC edo hortik gorakoa dutenak.
Hauek izango dira egutegiak eta ordutegiak adin-tarte bakoitzerako:
- 2016-2017an jaioak Ganbara ikuskizuna Berango Antzokian. 11:45-13:15
- 2014-2015ean jaioak Uztailaren 6tik 10era. Barikuko ikuskizuna: Bizi-Bizi Zirkua (11:45-13:15)
- 2012-2013an jaioak Uztailaren 13tik 17ra. Barikuko ikuskizuna: Miru Kontzertua (11:45-13:15)
- 2010-2011n jaioak Uztailaren 20tik 24ra. Barikuko ikuskizuna: Tor magoa (11:45-13:15)
- 2008-2009an jaioak Uztailaren 27tik 31ra. Barikuko ikuskizuna: Skratx-Berria (16:45-18:15)