EUDEL, EAEko udalen elkartearen bitartez egin zen, 2017. urtean, lehenengo programa pilotua bederatzi euskal udal Europako Batzordeak bultzatutako Berrikuntzaren eta Gobernantza Bikaintasunaren Estrategian sartzeko. Orain hirugarren edizioa egingo da, eta Berango izango da parte hartuko duen udalerrietako bat.
Egiaztatze-prozesuak hamabi printzipio hartzen ditu kontuan, 97 adierazleren bitartez neurtzen direnak. Hauek dira printzipio horiek:
- Hauteskunde, ordezkaritza eta parte-hartze bidezkoak
- Erreakzionatzeko ahalmena
- Efizientzia eta eraginkortasuna
- Irekitasuna eta gardentasuna
- Zuzenbide-estatua
- Jokabide etikoa
- Gaitasunak eta ahalmenak
- Berrikuntza eta aldaketaren aurrean irekitasunez jokatzea
- Jasangarritasuna eta epe luzerako orientazioa
- Finantza-kudeaketa egokia
- Giza eskubideak, kultur aniztasuna eta gizarte-kohesioa
- Kontuak emateko beharra