Erregistroan izena emateko epea aurtengo urriaren 19tik azaroaren 27ra bitartekoa izango da. Lehenengo baldintza betetzen dutenak, hau da, Berangon erroldatuta denbora nahikoa eman dutenak, etxebizitza denak esleitzeko behar beste ez balira, adingabeko seme-alabaren bat udalerrian erroldatuta dutenei eskainiko zaizkie, aurreko baldintza bete ez arren.
Horien ondoren, lehentasuna izango dute azken sei urteetatik gutxienez hirutan Berangon lan egin dutenek; Uribe Kostako udalerriren batean erroldatutakoek (Lemoiz eta Leioa bitartean); eta azkenik, beste edozein pertsonak. Betiere, aipatutako baldintzez gain, esleipendunek bete egin beharko dituzte Babes Ofizialeko Etxebizitza baten hartzaile izateko EAEko legediak ezartzen dituen baldintza orokorrak.
Etxebarriko etxebizitzen zozketa, gaur
Bestalde, gaur eguerdian egin dute Etxebarriko sektorean eraikiko dituzten 68 BOEen zozketa, erreklamazioak aintzat hartu eta balizko esleipendunen behin betiko zerrenda osatu ostean.