Datorren asteko programazioa iragarri du Berangoko Ludotekak

Erredakzioa 2020ko urr. 2a, 22:17
CC BY-IVAN RADIC

Berangoko Ludotekak urriaren 5etik 9ra arteko astean egingo dituen ekintzak iragarri ditu. Pandemia dela eta, jarduerak ez dira Ludotekaren egoitzan egingo, online eta Facebook bidez baino, arratsaldero. 

Astelehenetik eguenera, egunero jarduera desberdinak eskainiko dituzte adin-tarte bakoitzerako (Ludotxiki, Ludoteka eta Ludokluba). Barikuan, berriz, marrazki-lehiaketa egingo dute denek, Tik Tok bidez. Taula honetan ikus daiteke egitarau osoa:  

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun