Onartutako mozioa betez, Udalak eskutitza bidaliko dio Espainiako Correos posta-operadore publikoari, udan bi hilabetez eta zapatu denetan ixteagatik ezinegona adieraziz. "Sociedad Estatal de Correos y Telégrafos S.A.ri urteko 12 hilabeteetan gure udalerrian kalitatezko zerbitzua emateko eskatzen diogu", dio mozioaren testuak. Besteak beste, urte osoan astelehenetik zapatura bitartean herriko bulegoa zabaltzeko eskatzen dute.
Era berean, udalbatzak hartutako akordioaren gaineko erantzun bat ematea eskatuko diote Correosi.