Udalak urriaren 23an ipiniko du ikusgai onartutakoen behin-behineko zerrenda, herriko kultur etxeetako iragarki-oholetan. Izena eman dutenei posta elektroniko bidez jakinaraziko diete, gainera.
Talde bakoitzean gehienez bederatzi erabiltzaile eta irakasle bat egongo dira; izena emandakoen kopurua hortik gorakoa bada, zozketa egingo dute urriaren 26an, 12:00etan, Berangoeta Kultur Etxeko areto nagusian. Gehienez ere hogei pertsona joan ahal izango dira zozketa hori zuzenean ikustera. Behin betiko zerrenda urriaren 27an argitaratuko dute.
Eskola bakoitzera sartzeko momentuan tenperatura hartuko zaie parte-hartzaileei denei, eta sukarra dutenak ezin izango dira sartu. Gainera, ez da materialik partekatuko. Bestalde, ordutegi batzuk apur bat moldatu dituzte, taldeen arteko gurutzaketak saihesteko.
Taula honetan ikus daitezke ikastaroen ordutegiak eta beste: