Azaroaren 1ean kanposantura joateko segurtasun-protokoloa ezarri du Berangoko Udalak

Erredakzioa 2020ko urr. 26a, 11:27

Berangoko kanposantuaren sarrera. © BERANGOKO UDALA

Datorren domekan, Domu Santu Egunean, kanposantura bisitan joateko segurtasunezko arau batzuk iragarri ditu Berangoko Udalak, COVID-19a dela eta. Besteak beste, kontrol-sistema ezarriko dute baimendutako pertsona-kopurua ez gainditzeko.

Honakoak dira Udalak egun horretarako hartuko dituen neurriak:

  • Instalazioak 09:00etatik 19:00etara egongo dira zabalik, etengabe.
  • Debekatuta dago hilerriaren kanpoko aldean saltokiak ipintzea.
  • Hamar pertsona egon ahal izango dira gehienez, aldi berean, nitxoen esparru bakoitzean.
  • Jendea zenbatzeko eta kontrolatzeko sistema bat ezarriko da.
  • Hilerrira sartzeko, bertatik irteteko eta barruan zirkulatzeko ibilbideak adieraziko dira.
  • Baliteke ibilgailuentzako sarbideak mugatzea, pertsona-kopuruaren arabera.
  • Sarreran gel hidroalkoholikoa egongo da.
  • Horrez gain, gainerako ohiko neurriak bete beharko dira: maskara une oro eroatea, pertsonen artean distantzia uztea...
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun