Aurten sortu da Berangoko Katuak-Animalien Ahotsa (BEKA) elkartea, animaliak babesteko helburuaz. Udalarekiko elkarlanean jardungo dute, AAA programa ezartzeko katuak atzemanez, eta Udalak, berriz, baimena emango die elkarteko kideei Berangoko hirigunean dauden katuak zaintzeko eta elikatzeko. Hitzarmenaren arabera, katuei "asko nabarmendu barik eta bizilagunei eragozpenik eragin barik" emango zaie jatekoa, Udalak eta BEKAk aldez aurretik adostutako eremuetan.
Bestalde, hirigunean dauden katuen errolda bat egingo da, katu-multzoen kokalekua, euren egoera, antzututako eta antzutu gabeko aleen kopurua eta abar adieraziz.