Ludotekan argazkia egiteko aldez aurretik izena eman beharra dago, azaroaren 13ra bitartean. Horrez aparte, pertsona eta talde bakoitzak gura duen Berangoko txokoan egin ahal izango du erretratua edo bideoa, norberak sortutako materiala erabiliz. Bai izena emateko bai mezuak bidaltzeko helbidea berangokultura@berango.org da. Materiala bidaltzeko azken eguna azaroaren 17a izango da.
Bestalde, Berangoeta Kultur Etxean banatuko dituzte Euskaraldian parte hartzeko txapak.