2021/01/02 17:00 - 21:30

Batzarrak eta topaketak

Girls Skate Night

Girls Skate Night
UK Skate Park, Berango

Emakumezko skaterrentzako topaketa, Roll It Girl taldeak antolatuta. Musika, janaria, edaria... Babesgarriak emango dizkiete parte-hartzaile denei. COVID-19a dela eta edukiera murriztu behar izan da; horrenbestez, 40 leku baino ez daude.

UK Skate Parkean (Sabino Arana 60, Berango). Izena emateko egin klik hemen. Sarrera: 10 euro.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun