Berangoko Udalak zabaldu duenez, aire zabalean eta doan kirola egiteko gune berria zabaldu dute Gobelalde kalean: kalistenia-parkea. Norberaren gorputzaren pisua erabilita askotariko ariketak egitea ahalbidetzen du gune horrek, indarra irabazteko eta bihotz-hodien gaitasuna hobetzeko, besteak beste. Hala, Udalaren helburua da auzokideen artean kirola eta ohitura osasuntsuak sustatzea.