Karibeko dantzetan trebatzeko tailerrak antolatu dituzte Berangon. Ikastaroa hiru hilabetekoa izango da, martxotik hasi eta maiatzera bitartekoa. Talde bitan banatutako klaseak izango dira, mailaren araberakoak: hasiera-erdi maila, 17:00etatik 18:00etara; eta erdi-goi maila. 18:00etatik 19:00etara. Eskola denak martitzenean izango dira, eta, gehienez, 5 pertsonako taldeak izango dira; parte-hartzaile denak udalerrian erroldatutakoak izan beharko dira.
Interesa dutenek otsailaren 16ra arte eman dezakete izena, hurrengo helbide elektronikoetako batera emaila bidalita: berangokultura@berango.org edo santanakultura@berango.org. Prezioa 35 eurokoa izango da.