Berangoko Irisgarritasun Plana eguneratzeko prozesu parte-hartzailea otsailaren 15etik 26ra bitartean egingo da. Arduradunek azaldu dutenez, 3 postontzi jarriko dituzte proposamenak eta iradokizunak batzeko hurrengo lekuetan:
- Intxaurraga Parkea
- Berangoeta Kultur Etxeko Plaza
- Skate-park inguruetan
Posta elektronikoz ere egin ahal izango dira iradokizunak, helbide honetara idatzita: partaidetza@berango.org.