FIFA 21 Berango Txapelketa egingo dute apirilean

Erredakzioa 2021ko mar. 16a, 13:18
Futbol bideo-jokoen txapelketa apirilean egingo dute.

Futboleko bideo-joko txapelketa antolatu dute Berango Lab guneak eta gazte ekintzaileen FORZIUM elkarteak. Finalaurrekoak apirilaren 1ean eta 2an jokatuko dituzte, eta, finala aldiz, 3an. Azken partidak zuzenean emango dituzte esatari profesionalakaz ETB1 telebista katean eta eitb.eus webgunean.

FIFA 21 Berango Txapelketaren irabazleak futbol kamiseta pertsonalizatu bat eta Razer gaming entzungailuak irabaziko ditu. Txapelketaren izen-ematea martxoaren 31ra arte egongo zabalik, hemen. Informazio gehiago gura izatekotan, ahalbidetu dituzte 640 121 935 telefono zenbakia eta berangolab1@gmail.com helbide elektronikoa.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun