Udal-tramiteak errazteko herritarren txartela jarriko du martxan Berangoko Udalak

Iker Rincon Moreno 2021ko api. 9a, 09:00

Udal-zerbitzuen erabilera eta kudeaketak errazteko herritarrentzako txartela jarriko du martxan laster Berangoko Udalak. Horren bitartez, besteak beste, norbere burua identifikatzeko baliagarria izango da udal-zerbitzuetan, hala nola udal-instalazioetan sartzeko, tramiteak egiteko, izen-emateetarako, zozketetarako, udalekuetan apuntatzeko eta Antzokiko sarrerak erreserbatzeko aukera egongo da.

Berangoko Udalak jakinarazi duenez, maiatza aldean, herritarrentzako udal-txartela jarriko dute martxan. Horren bitartez, askotariko tramiteak erraztu gura dizkiete auzokideei, hala nola titularra udal-zerbitzuetan identifikatzeko, instalazioetan sartzeko, tramiteak egiteko, izen-emateetarako, udalekuetan lekua hartzeko, sarrerak erreserbatzeko... Horrez gainera, Anabel Landa alkateak iragarri duenez, laster ikasteko gela berriak jarriko dituzte martxan Santa Anan, eta, horiek erabili ahal izateko, herritarrentzako udal-txartel honen bidez erreserbatu ahal izango da lekua: "Modu horretan, ikasleek jakin ahal izango dute aldez aurretik lekurik dagoen edo ez, besteak beste".

Txartelak eskuragarri jarriko ditu Udalak, doan, baina aldez aurretik eskatu beharko dira, udaletxean bertan. Informazio gehiago laster jakinaraziko dute udal-arduradunek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun