Kurtze auzoa berrurbanizatzeko proiektua garatu gura du Udalak, behin eremu pribatutzat hartu ez eta Udalaren jabetza izatera igaro ondoren. Udalak azaldu duenez, aurreikusita dago zoladura aldatzea, baita irisgarritasuna eta oinezkoen eta ibilgailuen bizikidetza hobetzea ere. Halaber, inguruko aparkalekuak berrantolatzea aurreikusi dute. Hala ere, lanei ekin aurretik, herritarrei proiektuaren nondik norakoak azaldu eta horien iritziak jasotzeko prozesu parte-hartzailea abiatuko dute astelehenean, apirilaren 19an.
Auzoko bizilagunen bilerak Berangoeta kultur etxean izango dira, hurrengo egunetan:
- Apirilaren 19an, 18:00etan - Kurtze auzoa 2ko bizilagunak.
- Apirilaren 20an, 18:00etan - Kurtze auzoa 3ko bizilagunak.
- Apirilaren 21ean, 18:00etan - Kurtze auzoa 4ko bizilagunak.
- Apirilaren 26an, 18:00etan - Kurtze auzoa 5eko bizilagunak.
- Apirilaren 27an, 18:00etan - Kurtze auzoa 6ko bizilagunak.
Bilera horietaz gainera, bestelako kanal batzuk jarriko dituzte martxan partaidetza sustatzeko: QR kode bat, partaidetza@berango.org helbide elektronikoa eta www.berango.net webgunea eta Galdetegia eremuan atondutako postontzian utziz. Bestalde, informazio-karpa bat jarriko dute apirilaren 21ean, 11:00etatik 14:00etara eta16:00etatik 19:00etara, Kurtze auzoan bertan.