Izen-emate epea maiatzaren 5etik 12ra artekoa izango da, eta inskripzioa egiteko berangokultura@berango.org helbidera jo beharko da. Udalekuak adinaren arabera banatuta egongo dira: udako Ludotxiki, 2016 eta 2018 artean jaiotakoentzat; udako Ludoteka, 2013 eta 2015artean jaiotakoentzat; eta udako Ludokluba, 2009 eta 2012 urteen bitartean jaiotakoentzat.
Udaleku bakoitzaren prezioa 150 eurokoa izango da Berangon erroldatuta daudenentzat soilik. Ordainketak egiteko azkenengo eguna ekainaren 15a izango da.
Egonaldia aterpetxean eta txangoak
Horrez gainera, aterpetxe batean –ez dute zehaztu zeinetan– egonaldia egingo dute ekainaren 29tik uztailaren 1era bitartean, 13 eta 17 urte arteko neska-mutilentzako, 75 euroren truke. Era berean, udalekuak egingo dute aurreko adin tarte berdina duten gazteentzako, uztailaren 5etik 23ra. Horretan, hainbat txango egingo dituzte, eta prezioa 35 eurokoa izango da asteko.