2021/07/04 12:00etan

Bertsolaritza

"Txontxongilo bertsolariak"

"Txontxongilo bertsolariak"
Berangoko eskolako karpan, Berango

Felipe Zelaieta bertsolaria aukeratu dute Bertsolaritzaren Munduko Txapelketetan Euskal Herria ordezkatzeko. John Zelaieta, diasporako senide histrionikoa, Idahotik iritsitakoa, izango da bere coaching pertsonala Global Bertsolaritzing Camp entrenamendu kanpamentu berezian. Felipek errezitaldi tradizionalak egiten ditu, eta hori ez da aski: Johnek bere ikaslea munduko txapelketarako hobeto prestatu nahi du. Lokartzen denean, Felipek txotxongiloekin egiten du amets, baina dena zailduko da Johnek Felipe pilula batzuekin dopatzea erabakitzen duenean; izan ere, ordura arte txotxongiloekin izaten zituen ametsak amesgaizto bihurtuko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun