Santa Anako jai "desobedienteak" ospatuko dituzte zapatuan Berangon

Erredakzioa 2021ko uzt. 20a, 18:57
Artxiboko irudia. © BERANGO LURRAREN DEFENTSAN

Zapatuan, hilaren 24an, Berangoko Santa Ana auzoko jai "desobedienteak" ospatzera deitu dute Berango Lurraren Defentsan talde ekologistakoek. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute, 11:00etatik aurrera.

Egitaraua:

  • 11:00 Kartel subertsiboen tailerra.
  • 12:00 Bertso-saioa: Imanol Uria eta Inazio Vidal.
  • 13:00 Trikipoteoa.
  • 14:00 Sega txapelketa herrikoia.
  • 14:30 Auzo pikoteo autogestionatua (norberak eroan beharko du bere jatekoa).
  • 17:00 Hula hoop tailerra.
  • 19:00 Koloclown kale antzerkia (gaztelaniaz).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun