Koldo Endika Martinez Gonzalez Elkarrekin Podemos, Ezker Aintza-IU eta EQUO Berdeak koalizioko zinegotzi eta bozeramaile berangoztarra hil dela jakinarazi du Berangoko Udalak. Izquierda Unidako militantea eta LGTBI aktibista ere zen Martinez. Udalbatzako kideek elkartasuna eta doluminak helarazi dizkiete familiei eta alderdikideei.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!