Berangoko Udalak gazteentzako Port Aventurara bidaia antolatuko du Halloweenen

Erredakzioa 2021ko urr. 14a, 11:01

Bidaia urriaren 29tik azaoroaren 1era bitartean izango da. © PORT AVENTURA

Gazte berangoztarrek hilaren 18ra arte dute aukera Port Aventura jolas-parkera bidaian izena emateko; 12, 13 ,14 eta 15 urtetako gazteentzako bidaia urriaren 29tik azaroaren 1era bitartean egingo da, Halloween festen ospakizunean, hain zuzen ere. Izen-ematea posta elektronikoz edo Berangoeta kultur etxean egin beharko da, eta batean edo bestean izena ematen duen lehen 24ek bakarrik izango dute joateko aukera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun