Berango Gazte Labek zabaldu duenez, Berango Merana eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleei, 6 eta 12 urteko haurrei, eskola-laguntza eskaintzeko boluntarioak bilatzen ari dira.
Laguntza hori emateko, funtsezkoa izango da euskara menderatzea, haurrek euskara naturaltasunez eta eskolatik kanpo erabili ahal izateko.
Interesatuek eta parte hartzeko asmoa dutenek bide hauetatik jar daitezke harremanetan:
- 946 782 428
- 640 121 935
- berangolab1@gmail.com