Basque Country Cup

Emakumezkoen Nazioarteko Eskubaloi Txapelketa, Berangon

Iker Rincon Moreno 2021ko aza. 3a, 12:58

Emakumezkoen I. Nazioarteko Eskubaloi Txapelketa "Basque Country Cup" izango da azaroaren 25etik 27ra bitartean, eta Berango izango da lehiaketa hori hartuko duen egoitzetako bat. Zehazki, hilaren 26an, barikuan, partiduak jokatuko dituzte Berangoko kiroldegian.

Nazioarteko senior mailako sei talde lehiatuko dira Emakumezkoen I. Nazioarteko Eskubaloi Txapelketan, "Basque Country Cup" izenekoan. Horretan, nazioarteko jokalariak arituko dira, zehazki, Finlandiatik, Luxenburgotik, Kongotik, Brasildik eta Argentinatik etorritakoak; gainera, nola ez, Euskal Selekzioa ere arituko da lehian.

Berangoko kiroldegia izango da txapelketako egoitzetako bat, eta, azaroaren 26an, Finlandia-Brasil (15:00etatik 16:30era), Luxenburgo-Kongo (17:15etatik 18:45era) eta Euskal Selekzioa-Argentina (19:30etik 21:00etara) partidak izango dira bertan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun