Harrapakariak ikusteko txangoan ordutegi-aldaketa egin du Berangoko Udalak

Erredakzioa 2021ko aza. 17a, 18:28

Harrapakariak ikusteko Marurira txangoak antolatu ditu Berangoko Udalak; lehenengoa azaroaren 13an egin zuten, 2018 eta 2013 urteen artean jaiotako umeei begira; eta azaroaren 27koa, zapatukoa, 2012 eta 2006 urteen artean jaiotakoentzat izango da. Horretarako ordutegia aldatu dute, eta, orain, 15:30etik 18:30era izango da. Izen-emate epea bihartik, azaroaren 18tik, azaroaren 22ra bitartean egongo da zabalik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun