Eusko Jaurlaritzak aginduta, Bilboko hiribildua tropa frankistetatik babesteko defentsa-lerroa eraiki zuten 1936an: Burdin Hesia. Hori, baina, 1937ko ekainaren 12an erori zen, eta Francoren tropak hiria hartu zuten.
Berangon, Areneburuko tontorra eta hegala gotortu zituzten, baina, gehienak 2006an suntsitu ziren Uribe Kostako korridoreko obrak egiterakoan.
Horiek berreskuratze aldera, eskalan berreraiki dituzte defentsok, Manu Paz Varela modelista adituaren eskutik, eta daborduko ikusgai daude Burdin Hesiaren Oroimenezko Museoan.