Helduentzako ikastaroetan izena eman daiteke abenduaren 26ra arte

Erredakzioa 2021ko abe. 21a, 07:24

Helduentzako hainbat ikastaro antolatu ditu Berangoko Udalak datorren urterako. Horien artean daude sevillanak dantzatzekoa, tai xi eta zumba. Abenduaren 21etik 26ra bitartean eman ahal izango da izena, eta Berangon erroldatutakoek izango dute izena.

Abenduaren 21etik 29ra bitartean eman ahal izango da izena Santa Ana kultur etxean eskainiko dituzten ikastaroetan. Horretarako, email bat bidali beharko da berangokultura@berango.org helbidera.

Arduradunek azaldu dutenez, plazak mugatuta egongo dira eta, beraz, lehentasuna izango dute Berangon erroldatutakoek.

Sevillanak erdi-maila Eguenetan 11:00-12:00 Urtarrila-maiatza 25 euro errold. / 45 euro ez errold.
Tai xi Astelehen eta eguaztenetan 18:00-20:00 Urtarrila-maiatza 30 euro errold. / 50 euro ez errold.
Zumba Eguenetan 11:00-12:00 Urtarrila-maiatza 25 euro errold. / 45 euro ez errold.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun