Irrati-tailerrerako leku kopurua mugatuta egongo da eta, ondorioz, Berangon erroldatutakoek izango dute lehentasuna. Halaber, hiru egunetan parte hartzeko konpromisoa eskatu dute.
Izena emateko epea hilaren 17an zabalduko dute, urtarrilaren 20ra arte. Horretarako, izen-emate orria bidali beharko da berangokultura@berango.org helbide elektronikora.