Astelehenean, urtarrilaren 31n, eguerdian Berangoko emakume batek Ertzaintzari jakinarazi zion buru-beroki bategaz aurpegia estalita zuen pertsona bat Karabigane auzoko etxe batean sartzen ikusi zuela fatxada eskalatuta. Segurtasun Sailak adierazi du, aurretik, lonja batzuetan zokomiran ikusi zuela sartzeko asmoz, baina ez zuela sartzea lortu.
Lekura gerturatu ziren agenteetako batzuk biktimagaz harremanetan jarri ziren besteek, adierazitako pertsonaren bila, ingurua miatzen zuten bitartean. Etxebizitzan sartu ziren agenteek oinetako arrastoak ikusi zituzten terrazan, eta lapurreta egin zuten lekutik hurbil aurkitu zuten pertsona susmagarri baten oinetakoen markakaz bat zetozela baieztatu zuten. Prebentziozko miaketa egin ziotenean, biktimak salaketan adierazitako objektuak aurkitu zizkioten bere gauzen artean, eta berehala itzuli zizkioten.