Inauteriak

Askotariko mozorroek hartuko dute Berangoko Sabino Arana kalea otsailaren 26an

Iker Rincon Moreno 2022ko ots. 16a, 13:14
Berangoko inauteriak, artxiboko irudian.

Inauterien eguna izango da Berango otsailaren 26a. Izan ere, Berango Merana eskolan egingo dituzten umeentzako mozorro-festaz gainera, auzokideentzako jaia egingo dute Sabino Arana kalean, 19:00etatik 21:00etara.

Daborduko, Berango Merana eskolako inauteri-jairako 208 neska-mutilek eman dute izena, hori egitea derrigorrezkoa izan baita. Hala ere, egun berean, festa irekia egingo dute Sabino Arana kalean, 19:00etatik 21:00etara. Horretan, makillaje- eta maskara-tailerrak egingo dituzte, baita kalejira txotxongilo erraldoiakaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun