Hileko azken barikuetan

Berangoko Irakurketa Klubean izena emateko epea otsailaren 21etik 25era izango da

Erredakzioa 2022ko ots. 16a, 14:37

Berangoko liburutegiak egiten duen Irakurketa Klubean parte hartzeko izen-emate epea hilaren 21ean zabalduko dute; aldiz, azken eguna otsailaren 25a izango da. Hileko azken barikuetan egingo dituzte bilkurak, 18:00etatik 19:15era; martxoko lehen saioaren liburua Kazuo Ishiguroren Klara eta Eguzkia izango da.

Izen-ematea liburutegian bertan fitxa betez edo liburutegia@berango.org helbide-elektronikora idatziz egin daiteke. Berangon erroldatutakoek lehentasuna izango dute, eta jarduera egiteko gutxienez sei pertsonek eman beharko dute izena. Onartutako behin-betikoen zerrenda martxoaren 2an argitaratuko dute informazio-tauletan, eta sortutako taldea 2022ko maiatzera arte mantenduko da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun