Ibai Aginaga preso berangoztarra aske geldituko da domekan

Erredakzioa 2022ko mar. 11a, 10:53

© TINKO

Tinko amnistiaren aldeko antolakundeak jakinarazi duenez, martxoaren 13an, domekan, aske geldituko da Ibai Aginaga preso berangoztarra. Talde horretako kideek gogoratu dutenez, Aginagak 18 urte eman ditu preso, eta, iragarri dutenez, domekan "ekimen bat" egingo dute herrian.

Hiru urte klandestinitatean eta 18 urte preso egon ondoren, domeka honetan, hilaren 13an, aske geldituko da Ibai Aginaga preso berangoztarra, Tinko amnistiaren aldeko antolakundeak iragarri duenez. Talde horrek zabaldu duenaren arabera, Aginaga borrokalaria izan da urteotan guztiotan: "Estatuek eta haien laguntzaile guztiek egindako xantaien aurrean tinko mantendu da beti une bakar batez ere zalantza egin gabe".

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun