Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute Berangon zapatuan

Erredakzioa 2022ko api. 28a, 10:25

Artxiboko irudia.

Zapatuan, apirilak 30, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute Berangon. Bertan arituko dira inguruko dantza-taldeak, auzokide guztien gozamenerako. Eguerdiko 12:30ean jarri dute hitzordua, frontoian.

Eguerdiko 12:30etik aurrera, Otxandategi Dantza Taldeko umeek euren erakustaldia egingo dute, baita udal ballet eskolakoek ere. Gainera, Kultur Etxeko dantza-saioetan ibilitakoak ere arituko dira, hala nola dantza modernokoak, karibeko dantzakoak, saloi dantzakoak, zumbakoak eta nagusien etxeko saloi dantzakoak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun