Lau peoi kontratatuko ditu Berangoko Udalak

Erredakzioa 2022ko mai. 11a, 12:10

Artxiboko irudia.

Udalerriko langabeen artean lau peoi kontratatzeko prozesua ireki du Berangoko Udalak. Hautaketa hori 2021eko Berango Toki-Enplegu Programaren barruan kokatzen da, Osoko Bilkuran onartutako oinarrien arabera.

Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 24an amaituko da, egun hori barne. Horretarako, Uribe Kostako Behargintzako bulegoetara jo beharko da, Berangoko Karabiazpi 1 kalean 10:00etatik 13:00etara astelehenetik barikura.

Informazio gehiago, hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun