Gaur hasi gara Maiatzak 20ko manifestaldirako Berangoko auzo guztietan informazioa banatzen.
— Alconza (@Alconza8) May 11, 2022
Berangoko kaleak bete behar ditugu!!! pic.twitter.com/EJluJACGEY
Hilaren amaieran, Alconzako lantegiko 25 kaleratzeen inguruko epaiketa izango da epaitegietan. Hori dela eta, grebalariek iragarri dute mobilizazioak areagotuko dituztela egunotan, "Alconzan inor soberan ez dagoela" ozen aldarrikatzeko. Hala, azaldu dutenez, bihar, barikuan, langileek martxa egingo dute Berangotik Bilboko Sabin Etxera arte. Gainera, datorren maiatzaren 20an, barikuan ere, manifestazio jendetsua egingo dute; Berangoko metro geltokian jarriko dute hitzordua, 19:00etan.
Gaur hasi gara Maiatzak 20ko manifestaldirako Berangoko auzo guztietan informazioa banatzen.
— Alconza (@Alconza8) May 11, 2022
Berangoko kaleak bete behar ditugu!!! pic.twitter.com/EJluJACGEY
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.