Gaur, maiatzak 20, 17:30ean, hasiera emango diote Berangoko Erdi Aroko Azokari, eta domekara bitartean hainbat jarduera prestatu dituzte ume eta helduen gozamenerako. Udalak bultzatutako ekimena Moreaga parkean kokatuko dute, eta goizez zein arratsaldez eskainiko ditu ikuskizunak, azoka edo umeentzako jarduerak.
Besteak beste, duela hainbat mendeko artisauak, Chechare taldearen suagaz eta argiagaz egindako ikuskizuna, magoak, hegaztien ikustaldiak eta ipuin-kontalariak egongo dira. Ez dira faltako produktu gastronomikoak, hala nola Leongo zezina, Verako piperrautsa, Jerteko gereziak, Turkiako gozokiak, euskal gozotegia, Galiziako produktuak edo espeziak.
BERANGO. ERDI AROKO AZOKA
— Berangoko Udala (@BerangokoUdala) May 18, 2022
MAIATZAK 20, 21, 22.#berango #mercadomedieval pic.twitter.com/R2GkDzmwg0