Daborduko amaitu dira Berangoko Santa Ana auzoko jaiak. Hala ere, hiru egunez, txiki, heldu zein nagusientzako askotariko jarduerez gozatzeko parada izan dute auzokideek: jolasak, kontzertuak, tortilla-txapelketak... Amaitu dira gune horretako jaiak, bai, baina biharamuna arin pasa eta santodomingoei begira egongo dira jada herritar asko. Bitartean, baina, hona hemen Santa Anakoak utzitakoak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!