Adin guztientzako hamaika aukera Berangoko santodomingoetan

Iker Rincon Moreno 2022ko uzt. 29a, 12:48

Lau egunez, udalerriko jai nagusiez gozatzeko askotariko ekitaldiak antolatu dituzte aurten. Gainera, ohi bezala, herritarrentzako zita berezia egongo da domekan.

Santa Anakoen ostean, Santo Domingoko jaien txanda helduko da Berangora. Hala, abuztuaren 4tik 7ra bitartean, askotariko ekitaldiez gozatzeko aukera izango dute adin guztietako berangoztarrek. Umeek haur- eta gazte-parkeak izango dituzte gozagai, Berango-Meranan, baita berotik freskatzeko ur parkea ere; nagusienek, aldiz, hamaiketakoak izango dituzte Otxandategi Dantza Taldeko umeek antolatuta.

Tarteko gizon-emakumeek, eta gainontzekoek ere, beste hamaika ekintza izango dituzte aukeran: mariatxiak, txokolate-jana, erromeriak, dantza-plazak, disko-festak... Kirolzaleek ere euren tartea izango dute frontoian eta futbolean. Lehenengoen kasuan, pala eta pilota partidak izango dituzte, maila handikoak gainera. Abuztuaren 4an, eguenean, omenaldia egingo diote Endika Garciari, bere azkenengo partida dela-eta. Jaiei amaiera borobila emateko, herritarrentzako hitzordu garrantzitsua egongo da abuztuaren 7an: Bakailao Eguna. 

Egitaraua:

Abuztuak 4, eguena

  • 11:00 Binakako VII. Pala Txapelketa.
  • 12:00 Meza.
  • 13:00 Nagusientzako hamaiketakoa, Otxandategi Dantza Taldearen umeek antolatuta.
  • 18:00 Futbol 5 Txapelketaren finalaurrekoa, IGEk eta Karabiganek antolatuta.
  • 18:30 Haurrentzako berbena: Xilipurdi.
  • 19:00 Pilota jaialdia
     Partidu nagusia: 
     Bengoetxea VI - García III vs
     Mendizabal III - Barturen.
     Emakume Master Cup-eko finala: Aldai - Capellán vs 
    Arrizabalaga - Gaminde.
     Gainera, omenaldia egingo diote Endika Garciari bere azkenengo partidan.
  • 20:30 Mariatxiak: Si Señor.
  • 23:30 Kontzertua: Zelanda (Hesian ohia).
  • 01:30-04:30  Disko-festa.

Abuztuak 5, barikua

  • 12:00-14:00  Haur-parkea, Berango-Merana ikastetxean.
  • 17:00-20:00  Haur-parkea, Berango-Merana ikastetxean.
  • 19:30 Txokolate-jana.
  • 20:00 Otxandategi Dantza Taldearen erakustaldia.
  • 23:30 Kontzertua: The Space Octopus.
  • 01:30-04:30  Disko-festa.

Abuztuak 6, zapatua

  • 12:00-14:00  Birziklapen-tailerra.
  • 12:30 Berango Kantari, irteera Elexaldetik. Ondoren, bazkaria: Umeak 14:30ean eta nagusiak 15:30ean. Tiketak Nagusien Etxeko tabernan daude salgai.
  • 13:00 Bits-festa.
  • 17:00-20:00  Gazte-parkea, Berango-Merana ikastetxean.
  • 18:00 Futbol 5 Txapelketaren finala, IGEk eta Karabiganek antolatuta.
  • 19:00-20:30  Dantza-plaza, Sukar taldeagaz.
  • 20:30 Hanburgesa-jana.
  • 23:30 Kontzertua: Juego de Damas Band.
  • 01:30-04:30  Erromeria: Erruki.

Abuztuak 7, domeka
Bakailao Eguna

  • 11:00-14:00  Ur parkea.
  • 12:00 Herri kirolen erakustaldia.
  • 13:00-15:00  Trikitia: Erruki.
  • 18:00-21:00  Erromeria: Ekhy.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun