Mendiari lotutako ekimen bi egingo dituzte Berangon Europako Kirolaren Astean

Erredakzioa 2022ko ira. 15a, 13:24

Berbaldi bat eta Petretxema mendira irteera egingo dute. Argazkia: Xevi V

Europako Kirolaren Astea dela-eta, Berango Gazte Labek ekintza bi antolatu ditu. Lehenengoa erdi-mendiko irteeretarako segurtasunari buruzko berbaldia izango da, hilaren 21ean; bestea, Petretxema (2.366 metro) mendirako irteera, urriaren 22an.

Berbaldia irailaren 21ean izango da, eguaztenean, Berango Gazte Laben bertan, 19:00etatik 20:30era, doan. Bertara joango direnen artean, gehienez sei lagunek bi mendi-gidarik antolatutako Petretxema mendirako irteeran parte hartzeko aukera izango dute % 5eko deskontuagaz. Irteera urriaren 22an izango da, eta Huescako Anso herritik abiatuko da.

Izena emateko eta informazio gehiagorako, hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun