Irailaren 30ean hasiko diren topaketen gaurko aurkezpenean, kalejiraz gainera, nekazaritzaren inguruko mahai-inguru bat egingo dute; ondoren, Ekotopaketen zehaztasunak azalduko dituzte. Azkenik, egunari amaiera emateko, Itsasoiko dokumentala proiektatuko dute; horretan, arrantzaren sostengarritasunaren inguruan hausnarketa egiten dute.
